IRAOKETAK

Iraoketa tenperatura kritikoaren gaineko beroketan datza, hozte motel batez jarraitua. Tratamendu honen bidez elastikotasuna handitzeaz gain, gogortasuna ere gutxitzen da. Horrez gain, piezen mekanizazioa errazten du, estruktura homogeneizatuz, hotzean lan egitean sortzen diren garraztasun zein barru tentsioak ezabatuz. Mota desberdinetako iraoketak egin ahal ditugu. Ohikoenak birsokuntzakoa, isotermikoa, globularra eta azpikritikoa dira.